Jesulagunen Innsbruckeko eliza (Universitate eliza)
Karl-Rahner-Platz 2, A-6020 Innsbruck, Austria
Irudia klikatzean Innsbruck hiriaren plano bat azalduko zaizu
Jesulagunen eliza Innsbruckeko eliz nagusienetako bat da. Hirutasun guztiz sainduarena izendatuta, Universitatearen eliza ere bada, eta horregaitik bai kultura eta bai pastoralgintzako ekintza askoren gunea.
Tirolen Jesulagunen elizak garrantzi berezia du, hemen urtero berritzen delako Tirol herriak ohiz Jesusen Bihotzari egindako zina.
Jesulagunen Eliza 1627tik 1640rainoko urteetan eraikia izan zen, naiz eta bi dorreak, beren gaurko itxuran, 1901koak izan. Barne guztia 2003/04n eraberritua da. Berriztatze honetan, Bigarren Mundu-Gerlan suntsitutako aldare nagusia berezarri eta herri-aldare berri bat jarri zen. Horrez gainera, kriptari sarbide berri bat eman zitzaion, sarrera nagusiaren ondo-ondoan. Kriptan aurkitzen dira Innsbrucken hildako jesulagunen hilobiak eta baita ere elizaren fundatzaileenenak (Leopold V eta Maria de Medicis). Dorrekampaietako bat, bere 9200 kiloko pisuarekin, Austria guziko laugarren handiena da (Vienako katedraleko "Pummerin", Salzburgeko "Salvator" eta Möserneko "Pake" kampaien atzetik).
Asteroko elizkizunak
Larubat eta igandeetan
Larumbat arratsaldean
18.00 19.00
Ingelesezko meza (kriptan) Igandeko meza
Igandean
11.00 18.00 21.30
Meza nagusia (unibersitateko sermoiarekin) Meza Meza